sábado, 28 de marzo de 2009

Nortzuk gara?

Proiektu hau orain dela 5 urte jaio zen Bilboko lagun batzuen artean. Hortik aurrera urte guztietan egin ditugu udalekuetan ekintza ezberdinak.

Ideia honen oinarria euskaran dago eta 9 eta 15 urteen arteko umeentzat zuzenduta dago.

Prestatzeko ditugun ekintza gehienak aire librean egiten dira beraz ez ahaztu arropa erosoa eta ondo pasatzeko gogoak jantzi!

^^

Lehenengo eguna

Lehenengo egunean autobusetik jaitsi eta jolastera ekin genion. Korrika batean ume guztiak udako gogoetan murgildu ziren. Horren adibide daukagu bideo honetan, gogoz eta ilusioz egindako abestia .

Ondo pasa! :)

Aurkezpena



Blog honen bitartez ezagutarazi nahi dugu jolasen bidez ikasteko aukera egon badagoela:


Umeak ondo pasatzeko jolastea beharrezkoa dute, landareek bizitzeko, eguzkia beharrezkoa duten moduan.


Euskal Herriko naturarekiko harremana sustatu ahal izango dute; ba al dago beste moduren bat euskara lantzeko gure herriko ohituretan oinarrituz baino?





Gure udalekua, Orduñako hirian kokatuta dago, leku ikusgarri baten inguruan.
Aukera ezberdinak daude udaleku hauetaz gozatzeko datei dagokienez. Txanda ezberdinak eskainiz uztaila eta abuztuaren artean. Momentu ahaztezinak igaroko ditugu, herri kirolak eginez beste joku batzuekin batera.